matxura logikoa

Huts logikoa:

Ordenagailuaren elektronikak diskoa antzematen duenean baina sistema operatiboak indarrean jartzen ez duenean ematen da; maila binarioan edo fisikoan diskoan sartu ahal da baina ez sistema mailan.

Arrazoi posibleak:


Nahigabeko formateatzea:

giza-huts baten edo nahigabeko oker baten ondorioz.

Sistemaren hutsa:

Sistema operatiboaren balizko akats baten edo beroni lotutako programetako baten akats baten ondorioz; maiztasun handiz ematen da Windows ingurunean. Aplikazioren baten instalazio txarrak, sistemaren aplikazio batzuek, datuak trinkotzeko edo diskoa optimizatzeko baliagarri batzuek, erabilera edo instalazio eskasaren ondorioz, sistema hutsak, edo datuak galtzea eragin ahal dute.

Nahigabeko ezabaketa:

Giza-huts baten ondorioz fitxategiak edo informazioa ezabatu ahal dira

Aldrebeseko kopiak:

Giza huts baten ondorioz kopiak egin beharrean berrezarri egin ahal dira. Disko "klonatu" nahi eta kontrakoa egitea ere gertatu ahal da (helburua dena jatorriaren gainean kopiatzea).

Hardware-aren hutsak:

Hardware-an edo argi indarrean gerta daitekeen hutsen batek diskoaren funtsezko atalak grabatzea edo ezabatzea eragin ahal du: sistemaren eremuan, abiatze eremuan… Huts hauek diskoaren azalean pitzadurak edo pikadurak ere eragin ahal dituzte.

Birusak:

Eraso gaiztoa da, kanpotik zein barnetik eragindakoa. Birusa programa bat da, sisteman hutsak eragitea eta, sarritan, informazioa galdu eraztea helburu duena. Sistemaren funtsezko eremuei eraso ohi die, eta ondorioz sistemak ez ditu datuak antzematen nahiz eta fisikoki diskoan dirauten. Sistemak antzematen ez dituenez, erabiltzaileak ezin ditu eskuratu bere ohiko programen bidez; lurrera jausi eta ordenatu egin behar dugun puzzle baten parekoa da. Birusaren eraginkortasunaren, edo datu motaren, arabera, Osorik edo zati bat berreskuratzea posible izango da.

Konponbideak

Posible da datuak berreskuratzea, baina bidea aztertu ahal izateko diskoa fisikoki eskuartean eduki behar da.